Albisteak

 
Datorren irailaren 3an, asteartean, Orozkoko sanantolinetan urtero antolatzen den mozorro desfilea izango da zezen plazan, 19:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek derrigorrez izena eman beharko dute aurrez Induma Bulegoan. Horretarako bertara jo daiteke (Zubierta etorbidea 16) 9:00etatik 15:00ak arte, 946 33 99 45 telefonora deitzeko aukera dago edota infoinduma@yahoo.es helbidera idaztekoa. Izena emateko epea 2019ko abuztuaren 26an bukatuko da. Halaber, azpimarratzekoa da taldeek musika eraman beharko dutela izena ematerakoan, izan ere, ez dute horrelakorik epez-kanpo onartuko.

 Kartela (PDF 1,40MB)