Albisteak

 
Datorren irailaren 3an, asteartean, Orozkoko sanantolinetan urtero antolatzen den haurrentzako herri bazkaria izango da eskolan, 14:00etatik aurrera. Zeliakoentzat ere izango da. Parte hartu nahi duten haurrek derrigorrez izena eman beharko dute aurrez Induma Bulegoan. Horretarako bertara jo daiteke (Zubierta etorbidea 16) 9:00etatik 15:00ak arte, 946 33 99 45 telefonora deitzeko aukera dago edota infoinduma@yahoo.es helbidera idaztekoa. Izena emateko epea 2019ko abuztuaren 26an bukatuko da. 3 euro ordaindu beharko dira pertsona bakoitzeko izena ematerako orduan. Ez da epez kanpoko inkripziorik onartuko.

Kartela (PDF; 1,33MB)