Albisteak

 

Aurten ere garraio zerbitzu berezia egongo da Orozkoko jaietan, gauez. Hala, abuztuaren 30ean, ostiralean, Laudiora joango diren bi autobus irtengo dira Orozkotik, 3:30ean eta 5:30ean.

Txosnagunean salduko dira autobus horietarako tiketak. Bestetik, larunbatean, abuztuak 31, bi zerbitzu mota egongo dira. Orozkora bertaratzeko autobusak 22:30ean eta 23:30ean irtengo dira Laudiotik eta tiketak autobusean bertan egongo dira salgai. Jaitik itzulera errazteko asmoz, 3:00retatik eta 7:00era etengabeko zerbitua egongo da Orozkotik Laudiora. Azken kasu honetan tiketak salgai egongo dira zubiko bus geltokian.