Albisteak

 
2019-2020 ikasturterako udal tailerretan izena eman nahi duenak Indumara jo beharko du irailaren 11tik 20ra bitartean. Matrikula bulegoan bertan (Zubieta, 16) gauzatu daiteke, 94 633 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita. Azpimarratzekoa da Induma zabalik dagoela astelehenetik ostiralera 9:30etatik 16:15etara asteazkenetan izan ezik, izan ere, egun horietan 15:00etan itxiko da baina arratsaldeko zerbitzua izango du, 18:30etatik 20:30etara, astelehenetan bezala.

2019-2020 ikasturtea
Tailerra Publikoa Eguna Ordutegia Informazio gehiago
Pintura +18 urte Astearteetan 17:00 - 20:00
Pintura +6 urte Ostegunetan 17:00 - 18:30
Trikitixa (Oinarrizkoa) Ostegunetan 16:00etatik Isidoro izango da irakaslea
Trikitixa (Aurreratua) Asteazken edo ostegunetan 16:00etatik Iñaki izango da irakaslea
Panderoa Asteazkenetan 20:30 edo ostegunetan 16:30/17:30
Yoga Ostegunetan 19:00 - 20:30
Dantzak Zapatuetan 9:00 - 10:30
Joskintza Astelehenean 17:30 - 19:30
Mantentzeko gimnasia +65 urte Astearte eta ostegunetan 18:00 - 19:00
Txalaparta +10 urte Ostegunetan Zehazteke