Albisteak

 

Orozkoko Udalak aurten ere Aiaraldea eskualdeko Laia Eskola programan parte hartuko du, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Irailaren 17ko goizean aurkeztu da programa Laudioko Udalean. Idoia Camacho Berdintasun Arloko zinegotzia bertan izan da Orozkoko Udalaren izenean. Laia Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa.

2019-2020 ikasturteko ekintzak datozen hilabeteetan zehar garatuko dira. Orozkon "EnFemme" dokumentalaren proiekzioa hartu du datorren urriaren 5ean, Donibane Aretoan. Jarraian dokumentalaren zuzendaria den Alba Barbé y Serraren kolokioa izango da. Hurrengo hitzordua martxoaren 14an izango da. Maitena Monroy fisioterapeutak eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako adituak autodefentsa feminista lantzeko tailerra eskainiko du. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte izango da. Bestetik, aurreko urteetan ere eskaini den eta oso arrakastatsua izan den mendi orientazioko tailerrean parte hartzeko aukera egongo da. Apirilaren 25 eta 26an izango da hori, 10:00etatik 14:00ak arte.

Atxikitako PDFan kontsultatu daiteke egitaraua osorik. Dokumentalerako izan ezik, gainontzeko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako Berdintasun Zerbitzura jo beharko da, berdintasun.orozko@bizkaia.org helbidera idatzita.

 Ekintzen egitaraua (PDF 858KB)