Albisteak

 
Asasam taldeak, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak, elkartasun martxa antolatuko du datorren urriaren 20an, igandean. Taldeak Laudioko Herriko plazatik eta Amurrioko Juan Urrutia plazatik irtengo dira 10:30etan eta, Nerbioi ibaiko parke linealetik ibili ondoren, Luiaondoko La Pajarera inguruan elkartuko dira. Izena emateko aukera dago Induma Bulegoan (Zubieta etorbidean, 16) eta museoan (Oderiaga kalea, 2) 3 euro ordainduta. Izena ematen dutenek oparia jasoko dute. Elkartearen ekintzak babesteko bideratuko da jasotako dirua.