Albisteak

 
Auzo batzarrak herritarren eta Orozkoko udalaren arteko komunikazioa hobetu eta partaidetza sustatzeko asmoz egiten ditu tokiko erakundeak urtero. Honakoan ere hainbat gai landuko dira: Auzoetan azken hilabeteetan egin diren lanak aurkeztu eta auzoetako ordezkariak berrituko dira. Gainera, datorren urteko aurrekontuan partida bat auzoetako herritarrek egindako proposamenak gauzatzeko baliatuko da, beraz, ideiak jaso eta lantzeko tarte bat ere hartuko da.

Asanbladak
Lekua Eguna Ordua
Murueta (Sozialean) Urriak 17 19:00
San Martín/Goikiri (Txoko) Urriak 18 19:00
Zaloa (Ermitan) Urriak 19 10:00
Ibarra (Txoko) Urriak 19 12:00
Arbaitza (Txoko) Urriak 20 10:00
Beraza/San Miguel (Ermitan) Urriak 26 11:00