Albisteak

 
Orozkoko Udalak hainbat lan egin ditu azken asteetan HAZ bulegoa prestatzeko, Herritarren Arreta Zerbitzua. Bertan gertuko arreta erosoa eskaintzea da helburua, dokumentuak aurkeztera, zalantzak argitzera edo tramiteak egitera doazen herritarrentzat kudeaketa gauzatzea errazagoa izan dadin. Bulego hori udaletxeko 1. solairuan kokatzen da, Alkatetza ondoan.