Albisteak

 

Udal-kudeaketa parte hartzaileagoa lortzeko tresnak eskaintzen jarraitzen du Orozkoko Udalak. Horretarako, aurten ere 2020ko udal-aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzailea abiatuko du. Orozkoko herritarrek datorren urterako inbertsio-ideiak partekatzea da helburua, guztien artean erabakitzeko zer egin eskura dagoen diruarekin.

Norberaren proposamenak urrian deituko diren Auzoetako Batzarretan aurkeztu daitezke, baita errolda.orozko@bizkaia.org helbidera idatzita edo erantsitako fitxa beteta ere, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan ere eskuratu daitekeena. Edonola ere, ekarpenak urriaren 18a baino lehen, ostirala, aurkeztu beharko dira.

 Aurrekontu partehartzaileak 2020 (PDF 50KB)