Albisteak

 
Orozkoko Udalak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, garraio zerbitzua eskainiko du mugikortasun urriko pertsonentzat datorren azaroaren 10eko hauteskunde egunerako. Bozketa gunera joateko aukerarik ez duten baina bozkatzeko eskubidea erabili nahi dutenei zuzenduta egongo da bereziki. Zerbitzua eskatzeko aukera egongo da Orozkoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, 94 633 96 33 telefonora deituta 8:00etatik 15:00ak arte.