Albisteak

 
Datorren azaroaren 22ra arte Udalak herritarren proposamenak jasoko ditu osoko bilkuretako Herritarren Txanda berria arautzeko. Horren bidez herritarrek Udaleko gaietan parte hartzea sustatu nahi da, osoko bilkuretan parte hartuz. Izan ere, orain arte hileroko ohiko saioaren bukaeran soilik zegoen hitza hartzeko aukera. Adinez nagusi diren herritar guztiek, maila indibidual zein kolektiboan, gai-ordenean txertatzeko kontuak proposatu ahal izango dituzte eta azaltzeko aukera izango dute, ondoren eztabaidatu eta erabakiak hartu daitezen. Arautegi horren inguruan ideia berriak proposatzeko aukera egongo da HAZean, Herritarren Arreta Zerbitzuan.