Albisteak

 

Orozkoko Udalak Zaunk animaliak babesteko elkartearekin lan egiten du herriko txakur galdu edo abandonatuak erreskatatzeko. Zoritxarrez, gaur egun Orozkon topatu diren bi txakur daude familia berri baten zain: Cor eta Madi. Biak emeak dira, 2015ean jaioak.

Informazio gehiago jaso, animaliak ezagutu edo adoptatu nahi izanez gero, interesdunek Zaunk elkartearekin jarri behar dute kontaktuan Iurretako haien egoitzan (Amatza auzoa, 5), 946 810 616 zenbakian edo www.zaunk.com.

Orientazioa

Animaliak derrigorrezko txiparekin eta dagozkien txertoekin entregatuko dituzte beti. Gainera, familiei txakurrak ezagutzeko tartea eskainiko diete eta, horrekin batera, egokitzeko orientazio profesionala jasotzeko aukera luzatzen diete beti adoptatzen dutenei.