Albisteak

 

Orozkoko Udalak udalean ordainduzko praktikak egiteko plaza bat eskaintzen du. UPV/EHUko ikasleei zuzendutakoa da (Araba eta Bizkaiko kanpusekoei). UPV/EHUko GAUR aplikazioko Borondatezko Praktiken Modukoan eskuragarri dago eskaintza.

Interesdunek izena emateko aukera izango dute azaroaren 25etik abenduaren 1era. Hautaketa abenduaren 2tik 8ra egingo da eta lanean hasiko da hilaren 9an edo 10ean. Praktikak egingo ditu 8:00etatik 12:00ak arte astelehenetik ostiralera. Guztira 450 ordu izango dira, ia 4 hilabetez. Pertsona horrek 525€ jasoko ditu hilean gordin. Atxikitako dokumentuan informazio gehiago jaso daiteke.

Praktikei buruzko datuak - Bizkaiko kanpusa (PDF 72KB)

 Praktikei buruzko datuak - Arabako kanpusa (PDF 62KB)