Albisteak

 

Orozkoko Gobernu taldeak 2019-2022 Legislatura-Plana aurkeztu du. Datozen urteetarako ekintza plana da hori. Udal zerbitzuetarako gida izango da eta herritarrentzat ezagutza eta kontrol baliabide bat, aurreikusita dauden proiektu eta ekimenen ingurukoa. 8 ildo estrategikoetan oinarriktzen diren 77 ekintza zehatz hartzen ditu -hemengo hau laburpena baino ez da. Lerro horiek finkatzeko aurrekontu partehartzaileetan, auzo batzarretan eta udaletxean jasotako proposamenenak hartu dituzte kontuan, baita udal-gestioaren jarraibideak eta udal-teknikarien aportazioak ere. Gobernu Taldeak bere baloreak ere islatu ditu ekintza plan horretan: informazioa eta transparentzia, kudeaketa garbia eta eraginkorra eta herritarren partehartzea. Informazio gehiago eskuratzeko aukera dago alkatetza.orozko@bizkaia.org e-posta helbidera idatzita.

 Atxikitutako dokumentuan informazio osoa jasotzen da (PDF 1.27MB)