Albisteak

 

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko euskaltzale guztiak biltzeko jai eguna prestatu du, aurreko urteetan bezala. Aurten Orozkon izango da hitzordua, abenduaren 1ean. Egun osoko egitaraua egongo da Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen jarraitzeko. Goizeko jolasetan (altxorraren bila, ginkana, joko-poteoa edo koreografia erakustaldia) parte hartzeko izena eman beharko da aurrez hemen: www.labur.eus/orozkojolasak. Herri bazkarirako tiketak salgai egongo dira azaroaren 28ra arte Induman eta Itxina tabernan 12 euroren truke (8€ haurrentzat).

 Euskararen eguneko informazio gehiago (PDF 934KB)