Albisteak

 
2019ko abenduaren 9an, 10ean, 26an eta 27an, eta 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an zabor-bilketaren grebarako deialdia egin dau Enviser Servicios Medioambientales enpresak, Orozkori zerbitzua emoten deuskunak. Hori dela eta, gitxieneko zerbitzuak ondorengo honek izango dira:
 
Errefusaren bilketa-zerbitzua: Bilketa egiten dan ohiturazko lekuaetan, aitatutako datetan egun baten egingo dau (abenduaren 9an edo 10ean, abenduaren 26an edo 27an, eta urtarrilaren 2an edo 3an) zerbitzua emoten dauan pertsonalak.
 
Organikoaren bilketa-zerbitzua: Abenduaren 9an, astelehena, eskola zentruetan dagozan edukiontzietako zaborra batuko da.
 
Osasun zentruetako eta egoitzekota zabor-bilketa: Zerbtizu normala izango dau.
 
Hori dela eta, Orozkoko auzokide guztiei eskatzen jake behar beharrezko zaborra bakarrik ateratzea zabor-bilketa lekuetan, infekzino-fokuak sortu leikezan zabor pilaturik ez egoteko. Eskerrik asko!