Albisteak

 

Nerbioi Ibaizabal-Gaztedi ekimenaren bitartez, Orozkon ilustrazio zientifikoa lantzeko Bizilabe tailerra eskaintzen hasi da Induma azaroan. Lantegi zientifikoen ziklo horretan izena eman zuten 11 gazteek izango duten hurrengo hitzordua abenduaren 13an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte Gaztetxokoan. Urtarrilera arte luzatuko dira saioak.

Bestetik, 5 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzat Ludoteka irekita egongo da Gabonetako oporraldian goizez, 11:00etatik 13:00ak arte. Zehazki hilaren 23an, 26tik 30era eta urtarrilaren 4an. 11 urtetik gorakoek Gaztetxokora joateko aukera izango dute egun horietan ere arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak arte