Albisteak

 

Orozkoko Udalak enkante publikoan aterako du bere jabetzako azken etxebizitza. 93,51 m2 ditu, garajea eta trastelekua. 116,50 m2-ko merkataritzako lokal bat eta 11 eta 12 m2 bitarteko hiru aparkaleku ere enkantean jarriko dira. Proposamenak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 27an bukatuko da. Oinarriak udal webgune honetako “Kontratatzailearen profila” atalean kontsulta daitezke.

Udalak Osasun Zentro eta gizarte etxe berriak eraiki ondoren libre geratu diren lokaletan udal zerbitzuak berrantolatzeko hasi duen planaren barruan sartzen da enkante hau. Berregituratze horren barruan,  udal zerbitzuak hobetzeko erabilgarriak ez diren lokalak saltzea aurreikusten du Orozkok.