Albisteak

 

Abenduko osoko bilkura arruntean, Orozkoko Udalak 2020 urterako aurrekontua onestea erabaki zuen, 4.833.800 eurokoa.

Udalaren gastu arrunta 4.442.700 eurokoa izango da, hau da, urte-hasierako baliabideen ia % 92. 2019an, aldiz, % 87 izan zen. Bestalde, gaur egun Udalak duen 1.586.995,00 euroko zorretik, 150.000 euro amortizatuko dira 2020an. Diru kopuru hori Zubiaur Eraikuntzak eraisteko(1.161.995 €) eta anbulatorio berria eraikitzeko maileguetatik (425.000 €) dator.

Diru-laguntzei buruzko kapituluan, gutxieneko aldaketak egingo ditu Udalak. Inbertsioei dagokienez, 2020. urtean izango duten zenbait proiektu nabarmentzen dira:

  • 15.000€ Bide publikoen katalogoa.
  • 66.000€ HAPOaren berrikuspena.
  • 15.000€ Larreen plana idaztea.
  • 20.000€ Orozkoko III. Berdintasun Plana emakume eta gizonentzat.
  • 3.000€ Larrialdien aurrean lan egiteko plan berria.
  • 30.000€ Futbol zelaiko harmailen azpiko konponketa, autokarabanen aparkalekua eta udaletxe ondoko frontoia.

Osoko bilkura

Aurrekontua ADIE erakundearen aldeko botoekin onartu zen. EH Bilduko udal taldeak, berriz, aurkako botoa eman zuen eta EAJ-PNVko kideak abstenitu egin ziren. Saio horri dagokion bideoa Orozkoko Udalaren Youtube gunean eta Udalaren web orrian ikusgai dago, 'Osoko bilkurak'atalean.