Albisteak

 

Orozkoko Udaleko Kultura Sailak 'KulturBarikuak' programari ekingo dio urtarrilean. Arteak eta kultura sustatzea du helburu, eta horretarako hilabete bakoitzeko ostiral bat erabiliko da, jarduera bat programatuta. Lehen hiru hitzorduak diseinatuta daude dagoeneko.Urtarrilaren 10ean, 19:00etan, 'Margolaria' filma proiektatuko da, eta solasaldi musikatua egingo dute Mikel Urdangarinek eta Oier Aranzabalek. Otsailaren 14an kafe tertulia egingo dute Katixa Agirrerekin, 'Amek ez dute' lanari buruz, Kultur etxean, 19:00etan.Martxoaren 13an, Donibane Aretoan izango da 'Ez da kasualitatea' bertsolaritza-saioa.