Albisteak

 

Ortazadarrek hitzaldia emango du urtarrilaren 28an, Orozkoko Udalak antolutako eta Orozkoko Eskolan aurkeztutako “HEGALBIZIA: elkarbizitza eta adimen emozionala” programaren barruan. Saioa Donibane Aretoan izango da, 18:00etan.Aipatzekoa da haurtzaindegi zerbitzua egongo dela Jolastxokon.

Ikasleek adimen emozionala garatzeko gai izatea eta bizitza haurtzarotik modu egokian kudeatzen ikastea da programaren helburua. Horrekin batera, gazteek autonomia, lankidetza, tolerantzia eta errespetua bezalako gaitasunakeskuratzea nahi da.

Bestalde, familiei zuzendutako saioaren bidez, emozionala garatzeko behar diren gaitasunak lortzen lagundu nahi zaie gurasoei.

Programak apirilaren 21ean jarraituko du, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzendutako beste hitzaldi batekin.