Albisteak

 

San Valentin egunean gauzatzen den maitasun erromantikoarekin kontrastean, Laia Eskolak maitasun modu desberdina erakutsiko du otsailaren 14an eta 15ean. Kapitalismoaren, genero modernoaren eta maitasun erromantikoaren eraketa aztertukodituzte ikastaroan.

Josebe Iturrioz López filosofo eta aktibista feministak zuzenduko du tailerra.

Saioak Kultur Etxean egingo dira, ostiralean 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:30etik 14:00etara, euskaraz eta gaztelaniaz.

Tailerrak doakoak dira eta izen-ematea  berdintasun.orozko@bizkaia.org helbidean egin daiteke.