Albisteak

 

Autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzeko helburuarekin, Orozkon bizi diren 65 urtetik gorako pertsonentzako 'Nagusilagun' programa abian izango da otsailean. Besteak beste, gerontogimnasia, psikomotrizitatea,memoria, harremanak eta kalkulua landuko dituzte.

Astean 1,5 ordu inguru iraungo du programak, hiru hilabetez. Saioak Orozkoko Kultur Etxean egingo dituzte.

Horretan parte hartzeko, Orozkoko Udal Gizarte Zerbitzuetan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, edo Induman, astelehenetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:30era, egin daiteke izen-ematea. Epea urtarrilaren 27tik otsailaren14ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago esteka honetan