Albisteak

 

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak jorratuko dituen ekimena da "Bizilabe STEAM Festibala". Otsailaren 15ean egingo dute aurten, Basauriko Solobarria plazan. Festibala 14 urtetik gorako gazteentzat zuzenduta dago.

Egunean zehar, hamaika ekintza eskainiko dituzte, hala nola, Escape Room Zientifikoa, Ginkana zientifikoa eta Lightpainting performance. Lorea Argarate Las Tea Party taldeko Djak, gainera, musika emanaldia egingo du egun amaieran.

Plazak mugatuak direnez, izen-ematea aldez aurretik egin beharko da, udal gazte-lokaletan. Informazio gehiago www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/ibaizabal-nerbioi webgunean edota nerbioiibaizabalempleo@gmail.com helbidean eskuratu ahal da.

Informazio gehiago (PDF 741KB)