Albisteak

 

Antolinzaleak Jai Batzordeko kideak otsailaren 3an, astelehenean, bilduko dira jaiak antolatzen hasteko. Batzarra Induman izango da, 19:00etan. Bilera horretan, jaien inguruko hainbat erabaki hartuko dituzte. Besteak beste, jaiak zein egunetan izango diren zehaztuko duteeta 2020ko musika taldeak proposatuko dituzte.

Gai ordena ondorengoa izango da:

  1. Aurreko balorazio akta irakurri.
  2. 2019ko balantzearen berri eman.
  3. Batzordearen antolakuntza.
  4. Sanantolinak 2020ko egutegia erabaki.
  5. 2020ko musika taldeak proposatu.
  6. Norberak dakarrena.