Albisteak

 

Orozkoko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Kz Guneko ikastaroak eskaini dituzte udal liburutegitik.

Liburutegi berriaren irekiarekin batera, zerbitzu hori baldintza hobeetan emango dute, gela bereizi batean eta liburutegiaren arauak errespetatuz.

Eskaeren arabera, ikastaro gehiago eskaini ahalko dira.

Ikastaroak aste batekoak eta goizez (9:00-11:00 edo 11:00-13:00) zein arratsaldez (16:00-18:00 edo 18:00-20:00) izango dira. Orain arte, hiru pertsonak eman dute izena. Aurrez aurreko klaseak emateko, gutxienez 6 ikasle egon behar dira.

Izen-ematea liburutegian bertan nahiz http://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak webgunean egin daiteke.

Anima zaitezte eta parte hartu!