Albisteak

 
'Ibiltaria' ekainaren 29tik uztailaren 5era UEMAk eskainiko duen ekimena da. Aurten, Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Izen-ematea otsailaren 19an hasiko da eta uema.eus webgunean, 943 816 699 telefono zenbakian zein hezkuntza@uema.eus helbidean egin beharko da martxoaren 31 baino lehen. Topaketan 14 eta 18 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete, 89 euroko prezioan. Hainbat ekintza eskainiko dituzte, hala nola, herriz herriko ibilaldiak, kantaldiak eta kontzertuak. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta, horrekin batera, efektu biderkatzailea sortzea da udalekuen helburua.