Albisteak

 

Otsailaren 21ean, ostiralean, inauteriak izango dira Orozkon. Arratsaldean, ekintza anitzak eskainiko dituzte herriko plazan. 17:00etan, mozorren inguruko tailerrak egongo dira. Jarraian, 18:00etan, txokolate janaz gozatzeko aukera izango dute orozkoarrek. Jaia amaitzeko, Agate Deuna abesbatzak ikuskizun musikala egingo dute 19:00ak aldera, herritarren parte-hartzearekin.