Albisteak

 

Adineko pertsonak monitorizatzeko Orozkoko Udalak garatu duen sistemaren arabera, populazioaren egitura aldatu egin da udalerrian. Gazteen tasa igo denez, zahartze-tasak behera egin du, 2000. urtean baino bi puntu beherago (%22,4).

Hala ere, bizi-itxaropenaren igoerak gainzahartze-tasaren etengabeko hazkundean eragin du. Ehuneko horrek, gaur egun, hiru puntutan gainditzen du 2000ko zifra (%4,2). Biztanle gehien batzen dituzten adin-tarteak 35-49 eta 50-64 urte bitartekoak dira, erroldaren %24,9 eta %22,1, hurrenez hurren. Beraz, zahartze-tasa (%20,3) ez da bereziki handia, nahiz eta etorkizunean handitu egingo dela aurreikusten den. Hala ere, datu hori eremuaren arabera aldatzen da: hiriguneko zahartze-indizea %16,4koa da eta landa-ingurunekoa, aldiz, %28koa.

Gizarte zerbitzuen datuak

Orozkon, adinekoen %1,7k baino ez dute jasotzen Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE); Gizarte-larrialdietarako laguntzen (GLLren) kasuan, %0,4ra murriztu da. Bizikidetza unitateei dagokienez, 104 pertsona bakarrik bizi dira; horien artean, erdiak 80 urte baino gehiago ditu. Udalerriaren ezaugarri positibo bat bizilagunen arteko hurbiltasuna da, nahiz eta landa-inguruneko 8 gune kilometro erditik gora aldenduta bizi diren, oinarrizko zerbitzuetatik urrun.