Albisteak

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte Orozkon. Hilean zehar, adibidez, berdintasunarekin lotutako filmak eskainiko dira. 'Hilabete More'ko filmak martxoko lau asteburuetan proiektatuko dituzte.

Matxintxurekin elkarlanean, “El hotelito” antzerkia eskainiko du Besarkada Konpainiak martxoaren 7an, 19:30ean, Donibane Aretoan. Antonio Galak idatzitako obraren adaptazioa da. Horren ostean,

Matxintxu elkarteko kideek merienda izango dute Arrugaeta Jatetxean. Elkartea ezagutzeko interesa duten herriko beste emakumeak gonbidatuko dituzte.

Emakumeen Nazioarteko Eguna 13:00etan Zubiaur Plazan hasiko da Orozkon, ohiko elkarretaratzean. Horretan, Matxintxu elkarteak nahiz Udalak Martxoaren 8ko adierazpena egingo dute. Bestalde, 19:00etan, Super empollonas filma ikusi ahalko da Donibane Aretoan.

Haurrentzako programazioari dagokionez, matxoaren 6an “Ameli ipuin Jostune” ipuin kontalaria egongo da, Orozkoko Eskolan 09:30etik 12:45era. Eskola etapa ezberdinetara egokitutako istorioak jorratuko dituzte. Berdintasunarekin, tratu onekin eta interkulturaritatearekin lotutako balioak transmititzea da helburua.

Martxoaren 14an, Maitena Monroyk “Autodefensa Feminista” tailerrak eskainiko du Laia Eskolan. Kultura Etxean izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Bestetik, martxoaren 17an, 24an eta 31n zein apirilaren 28an "Nola esan ezetz" ikastaroa emango du Cristina Zabaletak, 18:00etatik 20:00etara. Emakumeentzat bideratuta dago eta Kultura Etxean emango dute.

Hilabete Morean egongo diren beste filmak La hija de un ladrón, El viaje de Marta eta Invisibles dira. Donibane Aretoan, 19:00etan, proiektatuko dituzte hilaren 15ean, 22an eta 29an, hurrenez hurren.

Gainera, martxoaren 27an Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film laburrak eskainiko dira Orozkon, Donibane Aretoan eta 19:00etan berriz ere.