Albisteak

 

Etorkizunean egingo diren proiektuei dagokienez, lehen pausoak ematen hasi da Udala. Laguntza teknikoko enpresa baten bidez, bost proiektu idatziko dituzte.

Horien artean, alde batetik, euriaren aurrean frontoia babestuko duen egitura bat eraikitzea eta, bestetik, udaletxeko eraikinaren eta udal liburutegiaren artean lotura-plataforma bat jartzea daude. Azken horretan, integrazio arkitektonikoaren diseinua sartzen da, baita pasabidearen zein bi eraikinak komunikatzeko aukera emango duten gainerako elementu osagarrien diseinua eta kalkulua ere.

Bestalde, Franco Muñoz kalean oinezkoen mugikortasuna egokitzeko tramitea idatziko dute. Hainbat aukera aztertuko dira kale horretan, 4 eta 23 zenbakien artean, igarobide segurua ziurtatzeko.

Horrez gain, anbulatorioaren inguruan dagoen aparkaleku publikoan, autokarabanentzako aparkalekua eraikitzeko proiektua idatziko dute.

Azkenik, aipatzekoa da futbol zelaiaren beheko harmaila birgaitzeko eta hornitzeko proiektua. Gune horren erdia aldagela bihurtzea da helburua. Proiektu horren barruan, bero hartunea egitea ere aurreikusten dute, beste lan batzuen artean.