Albisteak

 

Koronabirus pandemiari aurre egiteko, Orozkoko Udalak osasun agintariek zehaztutako gidalerroak jarraituko ditu. Gaur egun egoera lasaia da Orozkon, baina herritarren inplikazioa beharrezkoa da birusa hemen zabal ez dadin.

Gaurtik aurrera, hau da, martxoaren 12tik aurrera, jubilatuen etxea itxita egongo da, beste abisu bat eman arte. Nagusi Lagun programako saioak ere bertan behera geratuko dira. Gainera, pertsona nagusiei eta gaitzak dituztenei, jende ugari biltzen den leku itxietara ez joatea gomendatzen zaie.

Orokorrean, honako neurriak hartu behar dira:

  • Haurrei tenperatura hartzea ikastetxeetara joan aurretik. 37 gradu gainditzen badute eta arnas sintomak badauzkate, etxean egon beharko dute.
  • Eztul sintomak, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa izanez gero, ez joan osasun zentrora, deitu etxetik 900 20 30 50 zenbakira.
  • Arrisku-eremu batetik bueltatuz gero, saihestu esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara joatea edo zentro soziosanitarioak bezalako erakundeak bisitatzea.
  • Eskuak urarekin eta xaboiarekin askotan garbitu.
  • Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra estali ukondoarekin edo berehala bota beharreko zapi batekin.
  • Gutxienez metro bateko tartea izan beste pertsonekin. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Etxean eta leku publikoetan eskuekin kontaktuan dauden azalerak gehiago garbitzea.