Albisteak

 

Lehendakariak eta gobernuko presidenteak iragarri dituzten neurriak kontuan hartuta, Orozkoko Udalak honako erabaki hauek hartu ditu:

  • Frontoia eta udal joko zein kirol instalazio guztiak ixtea.
  • Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), txokoak edo elkarte gastronomikoak, gazteen lokalak eta eliza.
  • Zabaltzeko baimena duten lokaletan metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatu behar da.
  • Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona kontzentrazioari aplika dakioke.
  • Ezinbestekoak ez diren desplazamendu guztiak debekatuta daude. Etxetik bakarrik atera daiteke janaria, botikak edo beharrezko produktuak erosteko; lantokira joateko; adinekoak, haurrak, mendekoak edo desgaítasuna duen pertsonak zaintzeko; banketxeetara joateko, besteak veste.