Albisteak

 

Orozkon koronabirusaren egoerak sortutako beharrei aurre egiteko helburuarekin, Udalak herritarron arteko laguntza sarea osatzea erabaki du.

Helburua da pertsona nagusiak, gaixo daudenak, umeak eta laguntza behar duen edozein herritar laguntzea.

Laguntza behar izatekotan premiazko erosketak egiteko (botikak edo elikagaiak), zaintza bermatzeko edo bestelako egoera larri batean egonez gero, udaletxeko telefonora deitu ahal da: 94 633 96 33.

Udaletxetik boluntario izateko prest dauden pertsonak koordinatuko dute. Boluntarioen sare horretan parte hartzeko, deitu 94 633 96 33 telefonora edo ondorengo helbideetara idatzi: administrazioa.orozko@bizkaia.org edo alkatetza.orozko@bizkaia.org.