Albisteak

 

Bizkaiko Psikologia Elkargoak 'PSIKOBIZI' ekimena jarri du abian, Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldearen (GIPEC) bidez herritarrei arreta psikologikoa eskaintzeko, bereziki pertsona ahulenei.

Kontsultak posta elektronikoz bidal daitezke psikobizi.bizkaia@cop.es helbidera edo testu-mezuen bidez Whatsapp 686 202 918 zenbakira.

Zerbitzua erabili nahi dutenek ahalik eta xehetasun gehien emanez azaldu beharko dute euren egoera, langileek irizpideak izan ditzaten jasotzen diren mezuak lehenesteko. Harremanetarako telefonoa ere eman beharko da. Erantzuteko ordutegia 09:30etik 17:00etara izango da.

Covid-19 delakoaren ondorioz, osasun eta alarma egoera dela eta, Bizkaiko psikologiako 2.500 profesional biltzen dituen erakundeak laguntza, hurbiltasuna, lasaitasuna eta entzutea eman nahi die behar duten guztiei, ezagutza zientifikoa eta esperientzia profesionala kontuan hartuta.

Aurretik aipatutako komunikazio kanalez gain, bakardade egoeran dauden pertsona nagusientzako #Bizkaiagara laguntza sare boluntarioan lan egiten ari dira psikologoak.