Albisteak

 

Beste udalerri batzuetan bezala, Gaztetxokotik ostadarrak egitera eta kalean eskegitzera animatu nahi dituzte orozkoarrak.

Ostadarrak herritik ikus daitezkeen lekuetan eskegitzea da asmoa, etxetik ezin garela atera gorarazteko baita gure alde lanean dauden guztiak animatzeko ere. Horrela, elkarri emango diogu energia.

Parte hartu nahi izanez gero, infoinduma@yahoo.es helbidera bidali behar da horren argazkia.

Ohiz kanpoko egoera bukatzean, ostadar guztien argazkien erakusketa bat egingo da Museoan. Nahi izatekotan, marrazkiari ateratako argazkia Facebookeko paretan ere jar daiteke eta Museoa (@Orozko Museoa) etiketatu.