Albisteak

 

Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko, alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez eta erakunde publikoek hartutako neurrien alde, etxeko hondakinak eta antzekoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuetan aldi baterako segurtasun neurriak ezarri dira.

Etxeko hondakinen bilketari dagokionez, errefusa, organikoa, paper kartoia, olioa, beira eta ontziak frakzioen bilketa zerbitzua ohiko moduan eskainiko da.

Hala ere, kutsadura-arriskuak minimizatzeko, herritarrei eskatzen zaie edukiontzietatik kanpo hondakinik ez uztea, edukiontziak eskuekin ez ukitzea eta horien pedalei lehentasuna ematea, ahal den neurrian.

Era berean, gogorarazten da erosketak egiteko edo beste gauzetarako latex eta nitriloko eskuiarruak ez direla ontziak eta, hori dela eta, ez direla edukiontzi horian gorde behar, baizik eta errefusa frakzioko edukiontzian.

Covid-19ak kaltetutako eta koarentenan dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, jarraibidea ondorengoa da: Gaixoaren hondakinak poltsa bikoitzean gorde behar dira, biak itxiera hermetikoarekin; ondoren, errefusa frakzioko ohiko hondakin poltsaren barruan gorde.

Koronabirusa eta, zerbitzuen enpresa esleipendunek barne-protokolo batzuk ezarri dituzte birusa ugaritzea prebenitzeko eta bilketa zerbitzuen eskaintza behar bezala ematea bermatzeko.

Herritarrei eskatzen zaie osasun-jarraibideak eta gomendioak betetzea.