Albisteak

 

Hezkuntza Ministerioak "Ikas dezagun etxean" ekimena jarri du abian Clanen eta La 2n, 6 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua, eskolak etenda dauden bitartean ikasten laguntzeko.

Bost orduko hezkuntza-edukiak eskaintzen dira egunean, eta asteko egun bakoitzean irakasgai bat lantzen da.

6 eta 8 urteko haurrentzako ordutegia 9:00etatik 10:00etara da; 8 eta 10 urte bitarteko ikasleentzat, 10:00etatik 11:00etara; eta 10 eta 12 urte bitartekoentzat, hurrengo orduetan.

La 2an, 12 eta 14 urte bitarteko gazteek 12:00etatik 13:00etara ikusi ahal izango dituzte eurei bideratutako edukiak; 14 eta 16 urte bitartekoek, berriz, jarraian.

Ikastetxe gehienek eskaintzen dituzten online jarduerak jarraitzeko baliabiderik ez duten familietako ikasleei zuzenduta dago bereziki ekimen hau.