Albisteak

 

Orozkoko Udalak hainbat tasa eta zerga ordaintzeko epeak luzatzea erabaki du, zergadunek jasaten duten eragin ekonomiko negatiboari erantzun ahal izateko.

Hartutako neurrietako bat da 2020ko 1. hiruhilekoari dagokion uraren, zaborraren, estolderiaren eta ur-kanonaren tasaren ordainketa luzatzea. Apirilaren 1ean hasi eta uztailaren 31n amaituko da.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga maiatzaren 1etik abuztuaren 31 arte ordaindu ahalko da aurten.

Jakinarazpen kolektibokoak ez diren zerga eta tasen likidazioari dagokionez (eraikuntzen gaineko zerga, obra-lizentzia emateagatiko tasa, bide publikoak okupatzeko tasa, hirigintzako zedulen tasa, bereizketa lizentziaren tasa, etxebizitzaren lehen okupazioaren tasa, jarduera-lizentziaren tasa…), borondatezko ordainketaren epea hiru hilabetera luzatzen da, jakinarazten denetik.