Albisteak

 

Zerbitzu asko bertan behera utzi direnez eta gaur egungo egoera dela eta, Nagusilanek sendotu egin du bere boluntario lana, bakardadean dauden eta hitz egin nahi duten adinekoei emozionalki laguntzeko.

Horretarako, 900 71 37 71 doako telefono zenbakia jarri dute herritarren eskura. Bertan, izena eta telefono zenbaki bat utzi behar dituzte zerbitzua eskatzen dutenek, eta ahalik eta lasterren deituko zaie. Goizeko 10:30etik 14:30era bitartean, 688 741 451 telefonora ere deitu edo Whatsapp-eko mezu bat bidal daiteke.

Era berean, elkarrizketarako deia jaso nahiko luketen adineko pertsonak ezagutuz gero, hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikora idazteko aukera dago.