Albisteak

 

Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko hainbat bide egongo dira herritarren eskura. Bizkaian, maiatza eta ekaina artean gauzatuko da errenta aitorpena.

Orokorrean, aukera ezberdinak daude errenta aitorpena egiteko: rentaetxea -etxean jasotzea-, internet bidezkoa eta aurrez aurrekoa banketxeetan edo ogasun bulegoetan.

Hitzordua hartzerakoan, adibidez, adierazi ahal da Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Nahiz eta telefono edo internet bidezkoak izan, euskaraz egin daitezke, horrela eskatzen bada. Ogasunak sinatzeko ematen duen orria ere euskaraz jaso dezakete interesdunek.

Autolikidazio proposamenari dagokionez, jasotako proposamen hori onartzerakoan, euskaraz egin nahi dela zehaztu ahal da. Horrela, Ogasunak jakingo du agiriak euskaraz bidali behar dituela.

Internet bidez egiten bada, errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi daiteke, eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

 Kartela (PDF 441KB)