Albisteak

 

“Bitartean, Etxetik Ikasten” izenburupean, Lehen Hezkuntzako edukiak eskainiko dira ETB3n, egunero 09:00etatik 12:00etara.

Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk bultzatuta, ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea da ekimenaren helburua, batez ere, etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrena.

Basurto ikastetxe publikotik burutuko dira saioak eta, 30 minutuko edukietan, maila bakoitzari dagozkion materiak landuko dira. Egunean hiru orduko eskola hauetan denetariko gaiak jorratuko dira: irakurketaren ulermena, matematikak, gizarte zientziak, musika, bitakora eta ingelesa, besteak beste.