Albisteak

 

Hemendik aurrera, edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du udal osoko bilkuretan, udal intereseko ekimen pertsonal edo kolektiboen bitartez. Orain arte, auzotarren parte-hartzea galde-eskeen txandara mugatuta zegoen, gai-zerrenda amaitu ondoren.

Udalbatzak, ADIEren aldeko botoekin eta EAJ nahiz EHBilduren kontrako botoekin, Auzo Ekimena arautzen duen Gobernu Irekiaren ordenantza onartu du. Ideia berria hau herri handi batzuetako udaletan ezarri da eta, aurrera eraman ahal izateko, gutxieneko sinadura batzuk bildu behar dira.

Eskaera prozedura idazki baten bidez hasten da. Osoko bilkuraren gai-zerrendan sartu aurretik, Herritarren Partaidetzarako Batzordean jorratuko dira ekimenak. Pertsona edo kolektibo sustatzaileak 15 minutu izango ditu, gehienez, bere ekimena osoko bilkuran azaltzeko. Ondoren, eztabaida zabalduko da talde politikoen artean, eta bozkatu egingo da. Aurrera egin dezan, gehiengo sinplea lortu behar da.

Gai bati buruzko jarrera jakin bat hartzean datzanean, hura onartzeak esan nahiko du Udalak ekimena bere egiten duela edo dagokion erakundeari helaraziko diola. Administrazio-espediente bat eskatuz gero, espediente hori onartzeak hura abian jartzeko konpromisoa ekarriko du berekin. Onartutako Gobernu Irekiaren Ordenantzan, Gobernu Batzordearen eta Informazio Batzordeen bilkurak ere jendaurrean egingo dira, eta amaieran, dagokion bilkuran jorratutako gaiei buruzko galderen txanda egongo da.