Albisteak

 

Alarma egoera gorabehera, Orozkon martxan jarraitzen dute ohiko gizarte zerbitzuak, behar duten emakumeentzako. Genero indarkeria kasuetan, zerbitzu hori eskatzeko aukera dago udaletxeko telefono zenbakian 946 33 96 33, 08:00etatik 15:00etara. Halaber, gizarte langileekin harremanetan jartzeko, orozko.gizarte@bizkaia.org helbidera idatzi ahal dute emakumeek.

Covid-19k eragindako osasun-krisian, euskal erakundeek eskaintzen dituzten indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko baliabide guztiek martxan jarraitzen dute Euskadin, besteak beste: telefono bidezko arreta-zerbitzua -900 840 111- 24 orduko telefono zenbakia, eta 112 larrialdiko zenbakiaren aplikazioa, entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat ere eskuragarri dagoena eta GPS bidez lokalizatzea errazten duena. Indarkeriaren biktima izan diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 185 udalerrietan eskaintzen du Emankundek koronabirusaren krisian.

Estatuko gobernuak Covid-19aren ondorioz dekretatutako alarma-egoerak dirauen artean, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei ematen zaizkien laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera malgutzea onartu du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak.

Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei soilik zuzendutako laguntza ekonomikoa da; bikotekidea den edo izan den gizon batek erabilitako indarkeria jasaten duten emakume biktimak babesten ditu.

Osasun-krisiaren ondorioz, berriz, zerbitzu guztiak telematikoki eskainiko dira orain. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak savvg@euskadi.eus helbide elektronikoa gaitu du, izapidetzeko beharrezkoak diren eskaerak eta dokumentazioa bidali ahal izateko.

Lanbideko arreta

Euskal Enplegu Zerbitzuan, Landiben, emakume hauei arreta eskaintzeko bereziki trebatuak izan diren profesionalak daude. Indarkeriaren biktimak diren andrazkoek Lanbideren zerbitzuak eskuragarri dituzte www.lanbide.euskadi.eus webgunean edo 945 160 600 / 630 305 452 telefonoetan.

Laguntza-telefonoa

Gogorarazi beharra dago genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako telefono bidezko arreta-zerbitzuak (900 840 111) eskuragarri daudela behar duten emakumeentzat, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Arreta berehalakoa eta anonimoa da, ez du arrastorik uzten fakturan, 51 hizkuntzatan ematen da eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestatuta dago.

Halaber, 112 telefono-zenbakia erabil dezakete larrialdi-kasuetan.

Kartela (ES/EUS) (PDF 1,16MB)
Kartela (FR/ARAB) (PDF 1,39MB)
Kartela (POR/ROM) (PDF 1,17MB)