Albisteak

 

Kultura Sailak eta Orozkoko Bertso Eskolak antolatuta, "Bota bertsoa" ekintzan parte hartzeko aukera izango dute orozkoarrek.

Bertsoak asmatu, grabatu eta infoinduma@yahoo.es helbidera bidali behar dituzte interesdunek. Horiek guztiak udal webgunean eskegiko dira, herriko etxeak alaitzeko helburuarekin.

Adingabea izanez gero, albiste honetan atxikita dagoen baimena bete behar izango du amak, aitak edo tutoreak.

Gaiak bertsoak asmatzeko hurrengoak dira:

  • Zer egiten duzu etxean zaudenetik?
  • Ze alde on dauka etxean egoteak?

Edozein zalantza argitzeko, Indumarekin jar daiteke harremanetan, infoinduma@yahoo.es helbidearen bidez.

Andoliñeren bertsoa (MP3 580KB) 

Bota Bertsoa: “Itxialdia bertsotan” (bideoa)