Albisteak

 

Aurtengo uda berezi honetan eraso sexisten kontrako ekintzak aurrera eraman nahi ditugu, topera, aske bizi eta sentitzea merezi dugulako.

Jakin badakigu lan hau guztiona dela, gure egunerokotasunean indarkeria sexista oraindik gogor jotzen duela eta eraso sexistak prebenitzea herritarren kezka da, oro har, eta, jakina, baita gazteon erantzukizuna ere. Erasoak prebenitzea, antzematea eta aurre egitea guztion esku dago.

Horregatik, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko, Orozkon kanpainako kartelak eskegiko dira, udal webgunean Eraso Sexisten Kontrako Gida aurkitu ahal duzue eta etxean Udalak egindako triptikoa jasoko duzue. Azken honetan honako informazioa izango duzue: erasoak zer diren, eraso baten aurrean zer egin, lekuko bazara zer egin, leku seguruak zelan eraiki, etab.

Informazio gehiago: https://www.beldurbarik.eus/eu/beldur-barik-uda-2020/

 Eraso sexisten kontrako gida 2020 (PDF 996KB)