Albisteak

 

Azken hilabeteetan, hainbat bide berritzeko obrak egin dira Orozkon. Lan horiek otsailaren 11n hasi eta martxoaren 6an bukatu ziren; ia lau asteko iraupena izan dute, 27 egun zehazki.

Nabarmendu beharreko lan bat Zaloa, Vistalegre eta Arbaizako bideetan bionda berriak jartzea izan da. Guztira, babes hesi horietan inbertitutako aurrekontua 26.594 eurokoa izan da.

Bestalde, Berazako bideak ere berritu dituzte. Azken horietan, egoera txarrean zeuden egurrak kendu eta, euren lekuan, berriak jarri dituzte.

Galtzadetan herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, bideak konpontzeko udal-planak jarraituko du urtean zehar. Biondak eta beste babes-hesi batzuk lehengoratu eta ordeztuko dira, beharrezkoa den heinean.

Covid-19 pandemiaren ondorioz gauzatzen ari den ohiz kanpoko egoera dela eta, gerta daiteke aurrekontuetan doikuntzak egitea eta urte honetarako aurreikusita dauden obra batzuk une batez atzeratzea edo bertan behera uztea.