Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiari ondorengoa eskatzea onartu du Orozkoko Udalak martxoko plenoan: AP-68 autobidea erabiltzen duten orozkoarrei diru-laguntzak ematea, Bizkaiko beste autobidetako erabiltzaileei ematen dizkieten moduan.

Plenoak beste erabaki batzuk hartu zituen, esaterako, Orozkoko Udaleko ondasun, eskubide eta akzioen inbentario orokor eta eguneratuaren hasierako onespena gauzatu eta aguazilak Euskadiko Poliziaren Lege berrira egokitzea adostu zuen, hots, hemendik aurrera udaltzainak izango dira.

Lehen aldiz, herritar batek parte hartu du osoko bilkuraren gai zerrendan. Bi mozio aurkeztu ditu: pentsiodunen aldarrikapenak babestearen aldekoa, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren izenean, eta heriotza duina izateko eskubideari buruzkoa.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala irakurri eta ontzat eman zen.

Bilkuraren bideo osoa ondorengo estekan ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=V-Ki_lpY9LQ&t=147s