Albisteak

 

3D inprimagailua baliatuz, Orozkoko bizilagun bat modu altruistan eratzen ari da aurpegia babesteko karetak, batik bat, adinekoen egoitzarako, herriko saltokietarako eta Udaleko langileentzat.

Koronabirusaren aurrean babesteko baliagarria den maskara behar izanez gero, udaletxeko telefono zenbakira -946 33 96 33- deitzeko aukera dago. Ekoizten diren heinean banatuko dira maskarak, etxean erabiltzeko inprimagailua da eta.