Albisteak

 

Orozkoko Gaztetxokoak 5 eta 16 urte bitarteko umeentzako pintxo lehiaketa antolatu du, etxean dauzkatenarekin sukaldariak izan daitezen.

Pare hartu nahi izatekotan, infoinduma@yahoo.es helbidera bidali behar dira pintxoa egiteko prozesuaren grabaketa eta emaitzaren argazkia. Mezuan, parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina idatzi behar dituzte haurrek. Horrekin batera, albiste honetan atxikitako baimena sinatu beharra dago.

Bideoak eta argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a da. Irabazleak aukeratzeko, adinaren araberako bereizketa egingo dute.

Kartela (PDF 2,16MB)

Baimena (PDF 33KB)